Hans Christian Andersen
Hans Christian Andersen edo H.C.Andersen (Odense, 1805eko apirilaren 2a - Kopenhage, 1875eko abuztuaren 4a) idazle danimarkar handia izan zen, bai eta danierazko idazlerik ezagunenetarikoa ere.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Odensen jaio zen (gaur egun bere etxea museo bat da. Zapatari baten semea zen. 1816. urtean umezurtz geratu zenez, ikasketak utzi zituen eta operako abeslari postu baten bila abiatu zen Kopenhagera. Beti nahi izan zuen aktore izan. Horregatik joan zen Danimarkako hiriburura. Ahotsa ahuldu egin zitzaion eta opera albo batera utzi egin behar izan zuen baina Kopenhagen dantza ikasteari ekin zion bertako Erret-Antzokian.
Urte batzuk igaro ondoren, 1855. urtean, nobelak, poesiak eta antzerkiak idazteaz gain, "nire bizitzako abentura" izeneko autobiografia idatzi zuen. Hauetaz gain, Andersenek asko bidaiatu zuenez, bere esperientziak idatzi zituen. Euskal Herria ere bisitatu zuen. Bere lan garrantzitsuenak gaur egun hain ezagunak diren ipuinak dira, adibidez: berunezko soldadutxoa, printzesa eta ilarra, edurnezuri...
1872. urtean ohetik jauzi zen eta hainbat zauri egin zituen eta horien ondorioz 1875. urtean hil egin zen.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olerkiak idatzi bazituen ere, mundu mailan famatu egin dutenak haurrentzako bere ipuinak izan dira (200 baino gehiago): "Den lille Havfrue" ("Sirenatxoa") eta "Den grimme ælling" ("Ahatetxo itsusia")
Bibliografia aukeratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1835- "Tommelise" ("Txiki-txikitxoa")
- 1837- "Den lille Havfrue" ("Sirenatxoa")
- 1837- "Keiserens Nye Klæder" ("Enperadorearen jantzi berria")
- 1843- "Engelen" ("Aingerua")
- 1843- "Den grimme ælling" ("Ahatetxo itsusia")
- 1843- "De vilde svaner" ("Zisne basatiak")
- 1844- "Nattergalen" ("Urretxindorra")
- 1844- Snedronningen ("Elur-erregina")
- 1848- "Den Lille Pige Med Svovlstikkerne" ("Neskato txikia poxpoloekin")
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Christian Andersen |
- Hans Christian Andersen - Hemeretzi ipuin. Euskaratzailea: Martxel Eguen (taldea) Ibaizabal, 1997 (Armiarma.eus)
- Hans Christian Andersen Information Odense.
- Hans Christian Andersen biography.
- Bigarren Mendeurrenaren Webgune ofiziala. (Ingelesez), (Danieraz)
- H.C.Andersen-en Zentroa. (Ingelesez), (Danieraz)
- Hans Christian Andersen-en Ipuinak zazpi hizkuntzatan (Ingelesez), (Danieraz), (Gaztelaniaz), (Nederlanderaz), (Frantsesez), (Italieraz), (Alemanez)